Motorren azterketa teknikoa egingo dute ekainaren 8an eta 15ean
Kontzejupean egingo dute azterketa
Urtero bezala, Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko langileak Oiartzunen izango dira. Motorren azterketa teknikoa egingo dute ekainaren 8an eta 15ean, Kontzejupean. 08:00etatik 14:30era izango dira bertan, bi egunetan.
Bi gurpildun ibilgailuen jabeek aldez aurretik eskatu beharko dute txanda, 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta.
