XV. Literatura Lehiaketa egin dute Bizkaiko herrian
Goiatz Labandibar.
Iurretako Udalak XV. aldiz antolatu du ipuin, bertsopaper eta komiki lehiaketa. Pasa den ostiralean jakinarazi zituzten zeintzuk izan diren aurtengo irabazleak, Bizkaiko eleizate horretako Ibarretxe Kultur Etxean.
Helduek idatzitako ipuinen arloan, Goiatz Labandibar oiartzuarra nagusitu zen,
Raphael ipuinarekin. Argitalpena eta 200 euro jaso ditu lehen sari horrengatik.