Musika Kalean egitasmoa egingo dute datorren asteburuan eta hurrengoan. Laia tabernak lau kontzertu antolatu ditu. Asteburu honetan, Ibargain Musika Eskolaren
faktoriatik ateratako hiru talde ariko dira Landetxe plazan.
Ostiral arratsaldean, 19:00etatik aurrera, bi talde ariko dira plazan: Amaita Swing eta Hiru Bi Band! Larunbateko kontzertua, berriz, bermutaren orduan egingo dute. Bat-batean taldeak eskainiko duen emanaldia 12:30ean hasiko da.
Datorren asteko kontzertua Lartaun abesbatzak emango du. Igandean —ekainaren 11n— izango da, 12:30ean baita ere.
Bestalde, ostiral arratsaldean bertan, beste musika saio bat entzuteko izango dute oiartzuarrek. Helduen Tailerretako (HELTAko) gitarra taldeak urteroko emankizuna antolatu du. Kasu horretan, kontzertua 20:00etan hasiko da.