Ibargain Musika Eskolaren bekak onartu zituzten atzo.
Atzo arratsaldean egin zuten maiatzari dagokion ohiko udalbatzarra.
11 puntu jorratu zituzten, eta EH Bilduko zinegotziak eta EAJkoak bat etorri ziren bozketa behar zuten puntu guztietan.
Horrela, bat etorri ziren taxibus zerbitzua beste urtebetez luzatzeko. Elizalde auzoa Karrika, Ergoien eta Gurutze auzoekin lotzen dituen garraio zerbitzua ematen jarraituko du Oiartzungo Taxilarien Elkarteak.
Horrez gain, 2018ko herriko jai egun ofiziala abuztuaren 3a izango da. Datorren urtean ostirala izango da.
Musika eskolako bekak
Ibargain Musika Eskolako 2017/2018 ikasturteko beka sistema berritzeko hitzarmena ere onartu zuten. Datorren ikasturtetik aurrera, Oiartzunen erroldatuta daudenek %35eko laguntza jasoko dute. Eusko Jaurlaritzaren unibertsitate beken baremoetan sartzen diren familiek %55eko laguntza jarraitzen jasoko dute.