Sarrobe Erreka bidea itxita egongo da hilaren 6tik 12ra.
Iturriozko Sarobe Erreka bidea itxita egongo da datorren asteartetik (hilak 6) aurrera. Estolda zuloaren sareta konpontzeko lanak egingo dituzte, eta hilaren 12ra arte itxita egongo dela jakinarazi du Oiartzungo Udalak.
Sarobe Erreka bidea erabili behar duten bizilagunei bi bide alternatibo eskaini dituzte egun horietarako. Oiartzabal bidea (Garaño baserritik) eta Txalaka bidea (Ugaldetxoko Zerradi industrialdetik).