Irungo kontserbatorioarekin elkartrukatze jaialdi bat antolatu dute, eta ohiko abestiez gain, sona duten taldeen abestiak joko dituzte igandean.
Auntxa trikiti eskolakoak Kontzejupean ariko dira larunbatean.
1989an Irunen sortu eta bi urte beranduago Oiartzunera hedatu zen Auntxa trikiti eskolak ikasturte bukaerako kontzertua emango du datorren igandean, hilak 11. Trikiti eskolaren eta Irungo kontserbatorioaren arteko elkartruke jaialdia izango da.
Auntxako eta Irungo musikariek sona duten hainbat talderen kantak joko dituztela jakinarazi du Iñaki Aranaga trikiti eskolako irakasleak. Phiko fandango eta arin-arinez gain, talde hauen kantak joko dituzte: Huntza; Korrontzi; Maixa eta Ixiar; Esne Beltza; Etzakit; Zopilotes Txirriaus… Gainera, pasodobleak, polkak, kunbiak eta beste hainbat estilotako abestiak ere joko dituzte, trikiti eta panderoaz gain, biolina, bateria eta perkusio instrumentuekin.
Kontzertua Kontzejupean emango dute, datorren larunbatean —hilak 10—. Emanaldia 12:00etan hasiko da.