Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Duintasuna: "Alzheimer soziala bihurtu da gizarte honen arazo nagusiena"

Errenteria-Orereta
Gizartea

Arriskuan daudenak pentsioak ez direla, pentsionistak baizik esan du Duintasunak, eta emakumeen egoera nabarmendu du: %40 gutxiago kobratzen dute.

2017/06/05
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Duintasunak elkarretaratzea eta manifestazioa egin ditu.

Duintasunak elkarretaratzea eta manifestazioa egin ditu.

Hileko lehen asteleheneko elkarretaratzea eta manifestazioa egin ditu Duintasuna Jubilatu eta pentsionisten elkarteak gaur. Mila eurotik beherako pentsiorik ez dutela onartuko esan dute berriz ere, eta zahartzaro duinerako eskubidea galdegin dute. Komunikabideei erreparatu diete. Pentsioen sistema publikoa bideragarria ez dela errepikatzea egotzi diete “finantza erakundeen zerbitzura” diren komunikabideei: “Pentsio pribatuak egin ditzagun bilatzen dute, guztion dirua, diru publikoa, lapurtzen duten bitartean. Zergatik hitz egiten dute pentsioez eta ez pentsionistez?”. Arriskuan daudenak pentsioak ez direla, pentsionistak baizik gaineratu dute, eta emakumeen egoera nabarmendu dute. Azken horiek %40 gutxiago kobratzen dutela erantsi dute. UGT, CCOO sindikatuen, patronalaren, eta PSE-EE eta PP alderdien jarrera arbuiatu dute eta langile guztien aurka egin dutela esan du elkarteak aurrera atera dituzten erreformekin, Pentsioei ezarritako izozketa eta murrizketekin, pentsio guztien bolumena %2 eta %30 artean murriztea egotzi die. Gizartearen arazo nagusiena bilakatu dela “alzheimer soziala” esan du bestalde, Duintasunak, “gure oroimen ezak lapurren eta ustelen alde egiten du. Ahaztea eta axolagabekeria gizarte honen arazo nagusienetako bat bihurtu da. Lapurrek egindakoa eta esandako gezurrak ahaztu egiten ditugu, beren tranpak eta iruzurrak, baita haiek etengabe sostengatzen dituztenak ere, eta hala doakigu”. Diru sarrerak Bermatzeko Errenta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu datozen egunetan DBE Diru sarrerak Bermatzeko Errenta eta inklusio sozialerako  sisteman Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enplegu eta Politika Sozialetako Departamenduak iragarri dituen erreformak salatzeko. Horren harira,  mobilizazioak egingo dituzte hilaren 14an laguntza horiek jasotzen dituztenak Donostian eta Bilbon, eta hilaren 29an Donostia, Bilbo eta Gasteizen gehiengo sindikalak. Mobilizazio horiekin bat egin du Duintasunak eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.