Gazteen Antzerki Taldeertako ikasle eta irakasleak, Kultura zinegotziarekin.
Gaurtik aurrera, Oiartzungo Gazteen Antzerki Taldeek emanaldiak eskainiko dituzte. Udaletxeko pleno aretoko oholtza bereganatuko dute.
Bihar arratsaldean izango da lehenengo saioa, Txiribuelta antzerki taldearen eskutik.
Hemen tigre usaina dago lana taularatuko dute aktore hauek: Laiene Aranburu; Malen Elizasu; Uxue Eskudero; June Imaz; Maider Iparragirre; Naiara Lekuona; June Manjarres; Aiora Mitxelena; Olaia Sorondo eta Lohizune Telletxea. Udan eskolako lanak egitera zigortu dituzten gaztetxo batzuen gorabeherak dira antzerkiaren argudioa.
Etzi, asteazkena, Gu Ga taldearen txanda izango da. Kasu horretan,
Behin batean obra eskainiko dute. Ipuinen munduan sartzen diren ama eta bi alaben istorioa kontatuko dute Amaiur Aranburu; Irati Arruabarrena; Joana Arruabarrena; Irati Brun; Julen Castillo; June Iborra; Saioa Iñarra; Naroa Maroto; Eider Ormaetxea; Alaitz Retegi; Soledad Rostas eta Irene Sarastik.
Zikloa ostiralean bukatuko da, Santzak taldearen
Baserriya lanarekin. Baserriko alaba batek bikotekidea etxera eramaten duenean hasiko diren komeriak dira antzezlanaren ardatza. Obra jokatuko duten aktoreak, berriz, honakoak dira: Oihan Azpiazu; June Galardi; Ainhoa Hernandez; Leire Hernandez; Luix Mitxelena; Irati Matelo; Lierni Rodriguez; Izar Susperregi eta Laida Valderrama.
Saio guztiak udaletxean izango dira, eta 18:00etan izango da hasiera ordua.
Saioa Aizpuruak eta Lur Korta dira antzerki talde horien irakasle.
Joateko gonbitea
Udalak, bere aldetik, oiartzuar guztiei luzatu die antzerki saioetara joateko gonbita. Josune Cousillas Kultura zinegotziak azaldu duenez, Oiartzunen antzerkigintzak duen duen etorkizuna “primerakoa” da. “Era berean, gaztetxoek antzerkigintza munduari eskaintzen diote ahalegina txalotu nahi du”, gaineratu du.