30. urteurreneko festan emakumeak lasterka jarriko ditu Illunbek

Herri lasterketa eta Sagardo jaia antolatu ditu Trintxerpeko Arraun Klubak larunbaterako.

Trintxerpe_Illunbe_Arraun_

Illunbe Arraun Elkartearen 25. urteurreneko ospakizunetan, talde argazkia.

Trintxerpeko Illunbe Arraun Elkarteak 30. urteurrena ospatzen ari da aurten, eta ospakizunetarako, besteak beste, larunbateko I. Herri Lasterketa antolatu dute. Emakumeen kirola sustatzeko helburuz antolatu dute proba, eta bi ibilbide jarri dituzte aukeran, 4 kilometrotakoa, 14 urtetik gorakoentzat, eta 8 kilometrotakoa, 16 urtetik gorakoentzat. Proba 17:00etan hasiko da eta 15:30etik aurrera izango da izena emateko aukera, Gernika plazan. Aurrez, hala ere, bada izena ematerik, Internetez. Proba bukatuta, sariak zozkatuko dituzte, eta jarraian, 19:00etatik aurrera, Sagardo Jaia izango da Serafin Esnaola plazan, guztia Illunbe Arraun elkarteak antolatuta. Ibilbideak  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.