Audizioak, ikasturtea bukatzeko

Ikasturtea bukatzear da Tomas Garbizu musika eskolan ere. Hortaz, ikasleek sasoian ikasitakoa jendartera zabaldu nahi dute, kontzertu ziklo bidez.

tomas.garbizu

Tomas Garbizu musika eskolaren ataria.

Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolako ikasleek ikasturtea bukatzeko ordua dute. Azken txanpan daude. Horregatik, ohitura duten legez, sasoi bukaerako audizioak egiten hasi dira. Maiatzaren 26an egin zuten lehena, eta atzo (astelehena) bigarrena. Hemendik aurrera beste hamar kontzertu egingo dituzte, honakoak:
  • Hilak 7, asteazkena. 18:15ean, Gezalan, musika eta mugimenduko ikasleen (1.1 eta 1.2) audizioa.
  • Hilak 8, osteguna. 17:30ean, Gezalan, biolontxelo, biolin te ahari orkestrako ikasleen kontzertu-audizioa.
  • Hilak 9, ostirala. 11:00etan, Gezalan, Tomas Garbizuko ikasleen kontzertu pedagogikoa.
  • Hilak 12, astelehena. 17:00etan, Gezalan, tronpeta eta flautako ikasleen kontzertu-audizioa.
  • Hilak 13, asteartea. 19:00etan, Gezalan, txistu eta akordeoiko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • Hilak 14, asteazkena. 17:00etan, Gezalan, pianoko ikasleen kontzertu-audizioa. 18:00etan, musika eskolan, saxofoiko ikasleen saioa; 19:00etan, Gezalan, perkusioko ikasleen kontzertu-audizioa.
  • Hilak 15, osteguna. 18:30ean, Gezalan, trikitixako ikasleen kontzertu-audizioa.
  • Hilak 16, ostirala. 17:00etan, Gezala, gitarra ikasleen kontzertu-audizioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.