Aurtengo kartel irabazlea
Aurtengo sanferminek badute kartela. Beñat Garcia Sagarzazuk irabazi du kartel lehiaketa, eta honenbestez berarentzat izango dira sari gisa eskaini dituzten 200 euroak, baita Leunda tabernako lau otorduak ere.
Jaiak iragartzeko ez ezik, festen atarian kaleratuko duten aldizkariaren azala ontzeko erabiliko dute irudi irabazlea.
Kartel lehiaketaren erabakia, sanferminen iragarle heldu da. Gertu daude festak, eta jai batzordean buru belarri ari dira azken prestakuntzatan.
Aurtengo San Fermin Jaiak uztailaren 6tik 10era bitartean ospatuko dituzte Antxon.