Hiru hilabete beteko dira Iruñeako gertakarietan lau gazte oreretarrak atxilotu zituztenetik.
Joan den hilabetean egin zuten elkarretaratzearen irudia.
Hiru hilabete beteko dira Iruñeako gertakarietan lau gazte oreretarrak atxilotu zituztenetik. Horietatik hiruk espetxean jarraitzen dute behin-behinean (laugarrena adin txikikoa da), Iruñean zehazki, eta horren harira Etorkizunaren Alde plataformak eta atxilotutako gazteen gurasoek elkarretaratzera deitu dute ostiralean, hilak 9, Herriko plazan 19:00etan. Bi eskaera zehatz egin nahi dituzte: Iruñean gertaturikoak ezin direla inoiz ekintza terroristatzat hartu, eta errugabetasun printzipioa kontuan hartuta, Oreretako gazteak aske uztea.
Antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte elkarretaratzearekin bat egitera.