[Galeria] Mendekosteak bukatuta, balantzea egiteko garaia

Mendekosteak igandean bukatu ziren. Jai horien balantzea egiteko, eta santakrutzei begira jartzeko, jai batzordeak batzarra egingo du gaur.

mendekosteak2017

Igandean pintxo txapelketa egin zuten Saldisen.

Igandean bukatu ziren Mendekoste Jaiak. Zabarrek herrian egin duen aroa euritsua izan da, eta horrek hainbat ekitaldi baldintzatu ditu. Hala ere, ospakizunetan murgildu egin dira lezoarrak eta bisitariak, eta jai giroan sartzeko gogoz izan dira. Ondoko galerian, HITZAk jaietan jaso dituen irudiak ikus daitezke. Behin jaiak bukatuta, horien gaineko gogoetako txanda iritsi da. Ez hori bakarrik: aurrera begira ere jarriko dira jai batzordeko kideak. Hori egiteko, gaur (asteartea) jai batzordera deitu dituzte bertako partaideak. 19:30en hasiko da, Kultur Aretoan. Landu beharreko gaiak, honakoak:
  • Aurreko aktaren onarpena.
  • Mendekosteen balantzea.
  • Santakrutzen prestaketa.
  • 41.000 euroren balizko erabileraren gaineko eztabaida.
  • Norberak lekarkeena.
Mendekosteen irudi galeria (80 argazki, HITZAk eta Carerrak ateratakoak)  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.