Alaia Belaunzaran Arruabarrenak pleno aretoan emango du kontzertua.
Alaia Belaunzaran Arruabarrena harpa jotzaileak kontzertua emango du datorren asteazkenean, Oiartzungo udaletxean.
Musikari oiartzuarra zazpi urterekin hasi zen harpa jotzen, sorterriko Ibargain Musika Eskolan, Iñaki Gurruchaga irakaslearen gidaritzapean. Bere ikasketei Bilbon eman zien jarraipena, Juan Crisostomo de Arriaga kontserbatorioan. Bizkaiko hiriburuan Cristina Sanchez izan zen bere irakaslea. Egun, Madrilen goi mailako musika ikasketak egiten ari da, Real Conservatorio Superior de Musican. Susana Cermeño da bere irakaslea.
Horrez gain, hainbat kolaborazio egin ditu. Herriko Beira taldearekin kolaboratu zuen,
iaz ateratako Margotu berria diskoan.
Kontzertua datorren asteazkenean, hilak 14, izango da, pleno aretoan. 19:00etan hasiko da Alaia Belaunzaranen emanaldia.