Ekainaren 26tik irailaren 4ra bitartean, igerileku handiak dituen pitzadurak konponduko dituzte. Galtzaraborda eta Altzatekoak dohainik izango dituzte.
Eremu termoludikoaren zerbitzua ez da etengo.
Elorsoro kiroldegiko igerileku handia konpontzeko lanak egingo dituzte uda honetan. Pitzadurak ditu, eta berritzeko obrak hilaren 26an hasiko dira, irailaren 4ra arte.
Eremu termoludikoaren zerbitzua, baina, ez dute etengo, egun batzuetan salbu. Igerilekutik termetara joateko pasillo bat doituko dute. Zerbitzuak etena emango duen egunen berri kiroldegian bertan jaso daiteke.
Udalak eta herriko kirol instalazioak kudeatzen dituen OKISAk jakinarazi dutenez, eraberritzea udan egitea erabaki dute, eragina txikiagoa izango delakoan. Izan ere,
udako igerilekuak erabil ditzakete (bihar irekiko dituzte).
Alternatibak
Udako igerilekua beharrean, estalitako igerilekua erabili nahi dutenek, Lezora edo Errenteria-Oreretara jo beharko dute. Izan ere, udalak akordioa lortu du udalerri horietakoekin: Elorsoroko bazkideek Altzateko edo Galtzarabordako igerilekuak erabil ditzakete dohainik.
Errenteria-Oreretakoa egun osoz erabil daiteke, abuztuaren 1etik 15era izan ezik —urteroko mantenu lanak egiten dituzte—. Altzatekoak goizetan erabili ahal izango dituzte. Errenteria-Oreretakoa itxita dagoenean, egun osora zabalduko da aukera.