
Karrikako bideari irtenbidea ematea eskatu dute karrikatarrek.
Datorren ostegunean (hilak 15), Karrikako auzotarrekin bilera egingo du Oiartzungo Udalak. Auzo zeharkatzen duen bidea izango dute hizpide. Zehazki, udalak bide horrekiko duen proiektua helarazi nahi die karrikatarrei.
Izan ere, auzotarrek eskatu dute bide horri irtenbidea ematea. Oiartzungo Udalak orain arteko egindakoaren berri emango die, eta datozen urratsak zehaztuko dituzte.
Bilera Karrika bertako Artaso elkartean izango da, 19:30ean hasita.