Oiartzungo Udalak antolatuta, herrira bizitzera etorri direnei harrera ekitaldia egingo diete Manuel Lekuona bibliotekan.
Hiruzpalau hilabetean behin egiten dute harrera ekitaldia.
Hiruzpalau hilero egiten duten bezala, Oiartzungo Udalak etorri berrientzako harrera ekitaldia antolatu du etzi arratsalderako (hilak 14).
Udalak oiartzuarrei gonbita luzatu die, bertara joan daitezen. Adierazi dutenez, etorri berriek saioetan parte hartzea “bezain garrantzitsua” da Oiartzungo herritar eta eragileek bertan parte hartzea. “Harrera naturalagoa izango da, eta integrazioa erraztuko du”, esan du udalak.
Asteazkeneko saioa Manuel Lekuona bibliotekako beheko aretoan izango da, 19:00etatik aurrera.
Urtean hiruzpalau aldiz egin dituzte harrera saioak, udaleko Euskara eta Gizarte-Ongizate sailen artean elkarlanean antolatuta. Saio bakoitzean herriko elkarteetako ordezkari batzuek hartzen dute parte. Hala ere, herritar guztiei zabalik daude.