Irene Nemirovsky.
Liburu guztiek, fisikoki behintzat, beren bukaera dute. Eta Oiartzungo Irakurketa Taldearen ikasturteek ere beren amaiera dute. Irakurketa Taldearen denboraldiak liburu batekin aldera badaitezke, gaur irakurriko dute azkeneko orrialdea.
Irene Nemirovskyren
Dantzaldia aztertuko dute gaur arratsaldean. Eleberrian nerabezarotik heldutasunerako pausoa ematen ari den neska judu-alemaniar bat da protagonista, eta amarekin duen harreman zaila deskribatzen du. Gurasoek 200 lagunentzako dantzaldia prestatu dute, Pariseko goi klaseen aitortza jasotzeko.
Egileari dagokionez, Ukrainan jaio zen, eta Urriko Iraultzaren ondoren, bere familiak Frantziara alde egin zuen. Egonaldi luzeak egiten zituzten Lapurdin, eta euskaraz hitz egiten ikasi zuen Nemirovskyk.
Eleberria xehatu ondoren, afari-merienda batekin bukatuko dute denboraldia. Gaurkoan Fermiñenen bilduko dira, 20:00etatik aurrera.