'Arbasoen sua' filma eskainiko dute ekitaldiaren aurretik, mende laurdena betetzen duenean
Mikel Mendizabal, Anton Mendizabal eta Josune Cousillas, eskulturaren aurrean.
Anton Mendizabalen
Sutar eskultura inauguratzeko ekitaldia egingo dute hilaren 21ean, asteazkena. Kanposantuaren ondoan orain dela bederatzi urte jarri zuten, eta datorren astean egingo dute inaugurazio ekitaldia. Horrez gain, Oiartzungo mairubaratzak jasotzen dituen mapa ere inauguratuko dute. Horrekin osatu dute proiektua, eta horregatik inauguratuko da datorren astean.
Eskultoreaz gain, Jexux Leonet alkateak, Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta dantzariek hartuko dute parte ekitaldi horretan. 20:30ean hasiko da.
Mendizabal eta Oteiza
Mendizabalek Jorge Oteizaren omenez egin zuten
Sutar eskultura. Oteizak berak aholkatu zion zutarri itxurako eskulturari
z kendu eta
s jartzea, suari keinu egiteko.
Egilearen arabera, mairubaratzaren sinboloa da Sutar: “Bere esentziaren sinboloa da. Lurra eta zeruaren arteko lotura da”. Arritxulogaina seinalatzen du eskulturak, Oiartzungo mairubaratzik altuena bertan baitago.
Oteizak mairubaratzei buruzko poetika bat sortu zuela gogorarazi du Mendizabalek. “Askorentzako oso erakargarria izan zen. Nik hori, behintzat, zor diot”, gaineratu du. Gainera, 1990ean udalak mairubaratzei buruzko zerbait egitea eskatu zion. Bi faktore batuta bultzatuta erabaki zuen, Mendizabalek, eskultura egitea.
Orain,
Sutar-ek mairubaratzen mapa izango du lagun. Mendizabal: “Hausnarketarako puntu bat izan da helburua. Geroaren gaina da hau: Peña Gantxegiren monumentua, kristautasunaren hilerria… Orain, mendian dagoena ekarri dugu”, gaineratu du.
Cousillasek azaldu duenez, gaur egun, agur esateko beste tendentzia batzuk daudela, kristautasunetik at, eta eremu berrituak horri erantzun nahi diola.
Dokumentalaren emanaldia
Eskulturaren inaugurazioaren aurretik, Mikel Mendizabalen
Arbasoen sua dokumentala eskainiko dute. Udaletxeko areto nagusian izango da emanaldia, 19:00etan hasita.
Dokumentalak 25 urte bete ditu aurten. Mendizabalek udalaren eta ETBren laguntzarekin osatu zuen filma. Duela 3.000 urteko bizimodua irudikatzen saiatu ziren, eta mairubaratzak ere agertzen ziren.