Partida guztiak KOntzejupean jokatuko dituzte.
Datorren asteburuan hasiko da da Eskuzko Pasakako Gipuzkoako Txapelketa. Txost taldeak eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak hirugarren urtez antolatu dute txapelketa.
Gizonek osatutako zortzi bikotek hartuko dute parte txapelketan, bi multzotan banatuta. Igandean hasiko den ligaxka bukatuta, uztailaren 26an jokatuko dituzte finalerdiak. Finala Xanisteban Egunean jokatuko dute, 13:00etatik aurrera. Partida guztiak Kontzejupean izango dira (egutegia ikusteko,
sakatu estekan).
Bestalde, esku hutsezko modalitatean, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren finalerdietara pasatu da Oiartzungo taldea. Astigarragaren kontra itzuliko partidak jokatu zituzten larunbatean, eta globalean 2-4 nagusitu dira pilotari oiartzuarrak.
Finalerdia Zizurkilen kontra jokatuko dute, larunbatean. Partidak Madalensoron jokatuko dituzte, 17:30etik aurrera. Beste finalerdia Ataun eta Azpeitiaren artean jokatuko dute, eta finala Donostian jokatuko dute, uztailaren 1ean.