Datorren ikasturtean izena emateko epea zabaldu du OTXEk

Hilabetero modalitate bat ikasiko dute

otxe 2017 aurkezpena

OTXEren aurtengo taldea.

2017/2018 ikasturteari begira jarri da Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskola (OTXE). Datorren urteko kurtsoan izena emateko aukera dago jada. Irailaren 1era arte egongo da epea zabalik. 2004 eta 2007  urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago ikastaroa. Txirrindularitzako hainbat diziplina probatzeko aukera izango dituzte gaztetxoek: BMX, trial, errepidea eta mendiko bizikleta. Horrez gain, teknika eta mekanika ere ikasiko dituzte. Modalitate bat hilero OTXEren datorren ikastaroa irailaren 15ean hasiko da. Lehen egun horretan eskola aurkeztuko diete izena eman duten gaztetxoen gurasoei, haiekin bilduta. Hilabetero txirrindularitza modalitate bat ezagutzeko aukera izango dute, eta lehenengoa mendiko bizikleta izango da. Aldatuz joango dira, ekainaren 15era arte. Astelehen eta asteazkenetan izango dira eskolak, 18:00etatik 20:00etara. Izena emateko bi baldintza bete beharko dituzte: kaskoa eta bizikleta eurek eramatea. Gainontzeko materiala OTXEren esku egongo da. Informazioa gehiago nahi izanez gero, OTXEren webgunera joan daiteke.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.