Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea hasi da
Abuztuaren 16ra arte egongo da ordaintzeko aukera
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ura eta estolderiaren tasaren zati bat ordaintzeko epea gaur hasi da. Herritarrek bi hilabete izango dute tasa zati hori ordaintzeko. Izan ere, abuztuaren 16an bukatuko da epea.
Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, uztailaren 15ean kobratuko dietela jakinarazi dute.