Mozketak, Maria de Lezo, Xenpelar, Foru Plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri kaleei eragingo die 08:00etatik 23:00etara.
Garraioan ere aldaketak izango dira bihar. Argazkia: Sergio Ibañez.
Elkartasunaren Motorra jaialdia dela-eta, erdigunean trafikoa moztuta egongo da 08:00etatik 23:00etara. Mozketak, Maria de Lezo, Xenpelar, Foru Plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri kaleei eragingo die. Horren harira, aipatutako kaleetatik ibilgailuak kentzeko 08:00ak baino lehen eskatu du Udaltzaingoak, eta bide alternatiboak erabiltzea, N-1 saihesbidea.
Garraio publikoari dagokionean, Morronguilleta eta Xenpelar kaleetako autobus geltokia, Tulle kalera aldatuko dituzte.
Gaztañon ere aldaketak
Gaztañoko jaiak hasiko dira gaur, eta hori dela eta, auzora sartzeko Topo geltokiaren pareko bidea itxi egingo dute ibilgailuentzat gaur 16:00etan. Auzora irteera eta sarrerak, berriz, Agustinetako auzotik egin beharko dituzte, A aldapatik.