Oarso Bidasoan taberna gehien dituen herria Pasaia da, 1.000 biztanleko 2,84. Baina Donostiako datuetatik urrun daude Oarso Bidasoko batez bestekoak.
Irungo Kale Nagusian, herritarrak, tabernetan.
Espainiako Ostalaritza eta Jatetxe Federazioak ikerketa bitxia egin du. Noizbait kuadrillen arteko solasaldietan izan den eztabaidaren bat argitzeko balioko du: herri bakoitzak, 1.000 biztanleko, zenbat taberna dituen aztertu dute. Eta Oarso Bidasoan, irabazlea, Pasaia da, 1.000 biztanleko (16.207 ditu) 2,84 taberna dituelako.
Bi eskualdeetako zerrendan bigarrena Oiartzun da, 2,75ekin (19.175 biztanle); hirugarrena Irun da (2,73 taberna, 61.608 biztanlerekin). Ondoren doaz Hondarribia (2,6 taberna, 16.950 biztablerekin), Errenteria-Orereta (2,29 eta 39.381 bizilagun) eta Lezo (5.960 lezoar bizi dira udalerrian, 2,18 tabernako).
Oarso Bidasoko 1.000 biztanleko tabernen batez bestekoa txiki gelditzen da, adibidez, Donostiarekin alderatzen bada: Gipuzkoako hiriburuak 1.000 biztanleko 3,29 taberna dauzka. 186.064 biztanle bizi dira bertan.