San Joan bezperari begira entseguak antolatu ditu Alkartasunak astearte eta asteazkenean, azokan.
Emakumeak kantuan Antxoko San Joan suan.
Udako solstizioari ongi etorria emango diote datorren ostiralean Antxon. Urtero bezala, Alkartasuna Euskal Dantza taldea arduratuko da, eta suaren buletan dantzan egingo diote harrera. Ez dute ordea, bakarrik egin nahi, herritarrek ere parte hartzea nahi dute, eta horren harira, entseguak antolatu dituzte datorren astean. Astelehen eta asteazkenean (hilak 19 eta 21) egingo dituzte entseguak azokan 20:00etatik 20:30era,
Alpargata eta
Urdiain dantzak ikasteko.