Udako igerilekuaren inguruan sortzen diren trafiko arazoak direla eta, antolaketa berria jarriko du martxan udalak udan, igerilekura joateko eguraldi aproposa dagoenetan.
Eguraldi ona egitenduenean egingo dituzte aldaketak trafikoan.
Udako igerilekuaren inguruan sortzen diren trafiko arazoak direla eta, antolaketa berria jarriko du martxan udalak udan, igerilekura joateko eguraldi aproposa dagoenetan. Horren ondorioz, Pikabeneko biribilgunetik hilerrira ezingo da autoz pasa, bidea Goizueta kale parean itxiko delako. Igerilekuko aparkalekura heltzeko, berriz, Sibeluts kaletik joan beharko dute erabiltzaileek, Haurtzaro Ikastolatik hilerrira doan bidetik. Hilerritik Goizueta kalera bitarteko bide zatia norabide bakarrekoa izango da eta zirkulaziorako bide bakarra izango du, horietako bat aparkaleku gisa erabiliko baita, hilerriko eta igerilekuko aparkalekuekin batera.
Neurriarekin, espaloiak oinezkoentzat libre geldituko dira.