Imanol Artola futbito oroitaldia egin dute Lezon asteburuan zehar. 24 ordutik gorako lehian, giro oso ona izan da Bekoerrotan.
Lehen hiru taldeetako partaideak, sariekin.
Asteburuan, larunbatean eta igandean, jokatu da Lezoko Bekoerrota kiroldegian Imanol Artola 27. Futbito Oroitaldia. Bertan 28 talde izan dira lehian 24 ordu baino gehiago iraun duen txapelketan, eta irabazlea, Gure Txoko taberna izan da.
Finalean Bikabi Artezkaritza taldea garaitu zuten Gure Txokokoek. Hirugarren Sestao River taldea izan zen. Eta txapelketaren golegile nagusia, berriz, Nasir Ugalde (Gure Txokokoa).
Partidek iraun bitartean giro ederra izan zen Bekoerrotan.