Donibanen ostiralean hasiko dira festak dira asteburua ekitaldiz lepo heldu da.
Arratsean haurrek dantzatu dute aurreskua, eta gauerdian helduek.
Enara Perez Martin eta Jon Escribano Sarasua izango dira ostiralean aurtengo sanjoanei hasiera emateko arduradunak. 19:30ean jaurtiko dute txupina, udaletxe zaharraren balkoitik, eta orduan hasiko dira ofizialik festak Donibanen.
Hortik aurrera, klasikoetan klasikoenak. Aurten 200. urteurrena ospatzen duen Konstantzia Musika Banda plazatik elizara bidean irtengo da, eta salbea bukatuta piztuko dute sua, plazan, suaren inguruan aurreskua dantzatuz udako solstizioa ospatzeko.
Larunbata eta igandean, berriz, kirol ekitaldiak izango dira nagusi sanjoanetan. Larunbatean, 17:30etik aurrera, I. FEMEGU Bandera izango da jokoan. Lehenbizi emakumeak lehiatuko dira, Gipuzkoako Ligaren barruko bigarren estropada puntuagarrian, eta ondoren, mutilak. Mutilen kasuan estropada ez da puntuagarria, baina udan punta-puntan ariko diren traineruak bertatik bertara ikusteko aukera aparta izango da.
Estropadak bukatuta, Pasai Donibane Koxtapek, ohi bezala, aurtengo traineruen aurkezpena egingo du, plazan bertan, eta aurkezpen ekitaldia bukatuta paella jatea eta dantzaldia izango dira toki berean.
Igandean herri triatloia
Igande goizean, berriz, V. Herri Triatloia jokatuko da, Xanju Kirol Klubak antolatuta. 10:00etan hasiko da proba, eta taldeka edota bakarka parte hartzeko aukera egongo da. Taldeak hirukoteak behar dute izan.
0-7 urte bitartekoentzat plazan lasterketak izango dira, eta 8 eta 13 urte artekoak, berriz, duatloian lehiatuko dira, aurten, marea kontuak tarteko, ezin izango direlako triatloian lehiatu.
Izen-ematea 09:00etatik aurrera egongo da zabalik, plazan bertan.
Trafiko aldaketak
San Joan jaiak direla-eta, Donibane kalea itxiko dute ibilgailu guztientzat, ondoren zehazten diren ordutegietan:
- Hilaren 23an, ostirala: 18:00etatik aurrera. Ezingo da autorik aparkatu alde zaharrean gauez.
- Hilak 24, larunbata: egun osoan itxita. Ezingo da autorik aparkatu alde zaharrean, ez egunez eta ez gauez.
- Hilak 25, igandea: 20:30 arte itxita. Udal Ordenantzak baimendutako ordutegian sartu eta aparkatu ahal izango da.
Horrez gain, uztailaren 1ean Santiago plazan futbito txapelketa egingo dela-eta, plazak ibilgailurik gabe egon beharko du bezperatik, hau da, hilaren 30az geroztik. Beraz, uztailaren 1ean, ezingo da plazan aparkatu eta Donibane kalea itxita egongo da egun osoan. Gauez ere ezin izango dira ibilgailuak Santiago plazan aparkatu.
Egitaraua
Ostiralean
- Aitona-amonen Aterpeko ikasturte amaiera, beraien egoitzan.
- 18:30 Buruhandiak Meipitik plazara.
- 19:30 Txupinazoa eta ikurrinaren igoera, Enara Pérez Martín eta Jon Escribano Sarasuaren eskutik. Jarraian, agurra eta erraldoien dantza
- 20:00–21:00 Dantzaldia Santiago plazan Djarekin .
- 20:45 Konstantzia Bandarekin plazatik elizara. Ondoren. San Juan sua eta aurreskua.
- 22:00 – 24:00 Dantzaldia Santiago plazan Djarekin.
Larunbatean
- 10:00 Diana txistulariekin.
- 12:00 Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara.
- 17:30 SAGARDO EGUNA. Txotx! Santiago plazan Florentino Legorbururen eskutik.
- 17:30 FEGEMU Emakumeen Liga.
- Jarraian, FEGEMU gizonen Ikurrina egongo da eta ondoren San Juan – Koxtapek arraunlarien aurkezpena egingo du Santiago plazan.
- Bukatutakoan paella-jana egongo da.
- 21:30 – 01:00 Musika Santiago plazan Djarekin.
Igandean
- 10:00 Harri triatloia Santiago plazan.
- 12:30 Itsas Mendiren 50. urteurrena ospatzeko, Santiago plazan dantza saioa.
- 13:00 Donibane Dantza Taldearen urteko emanaldia.
- 14:30 Bazkaria, frontoian, Itsas Mendik antolatuta bere 50. urteurrena ospatzeko. Ondoren musika egongo da.