Hemezortzi urtetik gorako kategorian, Aitor Mitxelena izan da irabazlea, hemezortzi urtetik beherako kategorian berriz, Hodei Blanco.
Emakumeen Birako argazki lehiaketako sariak banatu ditu udalak.
Emakumeen Biraren harira, argazki lehiaketa antolatu zuen Errenteriako Udalak. Maiatzaren 21ean heldu zen emakumeen txirrindularitza proba Errenteria-Oreretara eta horren gaineko argazkiak eskatu zituzten lehiaketarako. Gaur banatu dituzte sariak. Hemezortzi urtetik gorako kategorian, Aitor Mitxelena izan da irabazlea, Alberto Monroy bigarren sailkatu da, eta Mari Cruz Diaz de Isla, hirugarren.
Hemezortzi urtetik beherako kategorian berriz, Hodei Blanco izan da irabazlea eta Iraia Blanco, bigarren. Aurkeztutako argazkiak oinarri dituen plaka jaso dute irabazleek. Jon Txasko Kirol zinegotziak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei: “Kalitate handiko argazkiak jaso ditugu eta egiaztatu ahal izan dugu parte hartzaileak interes handiarekin aritu direla lehiaketan”.