Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdietan dira oiartzuarrak. Pasa den larunbatean jokatu zituzten joaneko hiru partidak, Madalensoron, eta Zizurkilen kontra 1-2 galdu zuten. Hala ere, hiru partidatan egindako tantoak batuta, 49na bukatu zituzten joaneko finalerdiak.
Bihar arratsaldean, 18:30etik aurrera, jokatuko dituzte itzuliko hiru partidak, Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Kadete Mailan Aburuzatarrek Lasa-Etxeberria bikotearen kontrako partida dute. 22-8 irabazi zuten zizurkildarrek. Gazte Mailan, berriz, Sein eta Etxeberriak Alberdi eta Arrateren kontra jokatuko dute. Joanekoan, hura izan zen oiartzuarrek irabazi zuten partida bakarra.
Senior Mailako partida izan zen lehiatuena. Salaberria eta Ugalde oiartzuarrak markagailuan aurretik joan arren, Labaka eta Arregik poltsikoratu zuten norgehiagoka. Bihar arratsaldean oiartzuarrek dena eman beharko dute, uztailaren 1ean Donostian jokatuko den finalera iritsi nahi badute.