Fanderian ere, festa giroa nagusi

19:00etan jaurtiko dute txupina, eta gaurko protagonista San Joan sua izango da.

San Joan sua izango da gaur jaietako protagonista Fanderian.

San Joan sua izango da gaur jaietako protagonista Fanderian.

Gaur hasiko dira Fanderia auzoko jaiak. Sanjoanak ospatzen dituzte, eta jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du gaurtik igandera bitartean. 19:00etan jaurtiko dute txupina, eta gaurko protagonista San Joan sua izango da. Azken hori geroz eta herrikoiagoa egiten ari direla esan dute jai batzordeko kideek eta sua guztiena denez, ahalik eta handien egiteko ekarpena egitera deitu ditu auzotarrak zein auzo kanpotik bertaratzen direnei, “gutako bakoitzak apurren bat jartzen badu, sua zoragarri aterako da”. 22:00etan bilduko dira sua pizteko, baina asteburu osorako ekitaldi ugari prestatu dituzte. Egitaraua Gaur, ostirala
  • 17:30: Haurrentzako askaria.
  • 19:00: Txupinazoa.
  • 19:15: Patata tortilla txapelketa, Errota plazan. Tortillak 19:15ean entregatu behar dira.
  • 19:30: Pintxo poteo herrikoia, Errota plazan.
  • 22:00: San Joan sua, sorpresarekin.
  • 23:00-01:00: oscar Portuguesen emanaldia.
  • 01:00-05:00: NEB T DJ, GB Events.
Bihar, Larunbata
  • 09:00: Txistularien diana Errenteria Musikalen laguntzarekin.
  • 11:00: Buruhandiak Gaztaño Auzo elkartearen eskutik.
  • 11:30-13:30: Haurrentzako jokoak Errota plazan.
  • 11:30-13:00: Narrasti erakusketa, Errota plazan.
  • 16:00-19:00: Futbol finalerdiak eta finalak erabilera anitzeko pistan.
  • 19:00: Haurrentzako askaria.
  • 17:30-18:30: Haurrentzako antzerkia, Patata Tropikalaren eskutik.
  • 20:00: Futbol txapelketa.
  • 21:30: Herri afaria, errota plazan. Antolatzaileek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte eta etxetik eraman beharko da afaria.
  • 23:00-05:00: Dantzaldia GB Event DJ.
Etzi, igandea
  • 09:00: Txistularien diana Errenteria Musikalen laguntzarekin.
  • 11:00: Auzoko hildakoen aldeko meza, Gabierrotako Jesusen Bihotza elizan.
  • 11:30: Kalejira eta buruhandiak.
  • 12:00: Marraztu ezazu zure auzoa arte jarduera, Errota plazan.
  • 12:00-14:00:  Futbolin, dardo, eta toka eta bote txapelketak, Errota plazan.
  • 16:00-17:00: Apar festa. Bainujantzia eta uretako betaurrekoak eramateko eskatu dute antolatzaileek.
  • 18:30-19:30: Zumba erakustaldia.
  • 19:30: Sardina jatea.
  • 20:30: Oscar Portuguesen emanaldia.
  • 22:30: Zezen suzkoa.
  • 23:00: Jaiak amaitzeko txupinazoa.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.