San Joan Sua Doneztebe plazan.
San Joan Egunaren bezpera da gaur. Garai paganoetan sortu zen tradizioa berrituko dute gaur Oiartzunen. Udako solstizioa ospatzeko hainbat su piztuko dituzte herriko plaza eta baserrietan.
Denak zehaztea ezinezkoa da, baina bi dira nabarmentzen direnak. Alde batetik, herriko plaza nagusian egiten dena. Azeri dantza dantzatuko dute bertan, baita sua piztu ere. 19:00etan hasiko da ekitaldi hori.
Beste aldetik, Altzibarko sanpedroak gertu daude. Festa giroaz gozatzeko gehiegi itxaron beharrean, datorren asteburuari aurreratuko zaizkio altzibartarrak. 19:30ean jarri dute zita, sua prestatzeko. 21:00etan piztuko dute, eta urtero bezala, norberak etxetik eramandako afaria eraman beharko dute.
Hala ere, festa giroa Oiartzun osoan zabalduko da, egun luzeena izan nahi duenaz gozatzeko aukera emanez.