Ugaldetxoko festak prestatzen hasiko dira hilaren 27an
Ideia berriak zein laguntza eskatu ditu Ugaldetxoko Kultur Taldeak
Hiru hilabete falta dira Ugaldetxoko sanmigelak ospatzeko, baina Ugaldetxo Kultur Taldeak hasi da prestaketetan. Horrela, datorren asteartean, hilaren 27an, festak antolatzeko lehenengo bilera egingo dute Atamitxen.
Ideia berriak, auzotarren laguntza zein beste hainbat ekarpen eskatu dituzte, “denon artean festa hobeak” egite aldera. Bilera 19:30ean hasiko da. Astearteetan jarri dute festak antolatzeko hitzordua.