Aitzol Gogorza presoak aske beharko luke asteazkenetik

Aitzol Gogorza presoak, Frantziako Estatuan betetako espetxe zigorra kontatu izan baliote, kalean beharko luke. Sortuk egin du salaketa.

Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratzea.

Aitzol Gogorzaren egoera salatzeko elkarretaratze bat.

Sortuko preso politikoen batzordeak esan du: Aitzol Gogorza presoak aske beharko luke. Bi arrazoi eman dituzte hori baieztatzeko: batetik, larri gaixo dagoelako, eta bestetik, Frantziako espetxeetan betetako kartzelaldia kontuan hartu izan balute, asteazkenetik beharko luke aske oreretarrak. Egun, Basauriko espetxean dago. Oihana Garmendia Sorturen preso politikoen batzordeko eledunak esan duenez, kondena bikoitza betetzen ari da Gogorza, “Europako araudiak garbi esaten du Frantziako Estatuan eta Europako beste edozein herrialdetan egindako espetxealdiak batu eta deskontatu egin behar direla. Hori betetzea eskatzen dugu”. Hala, horregatik, Gogorzak Estrasburgoko auzitegian helegitea jarri du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.