Oiartzungo Zarata Mapa behin betiko onartuko dute
Asteazken arratsaldean egingo dute ekaineko plenoa, hamar puntukoa
Datorren asteazkenean, hilak 28, ekaineko ohiko plenoa egingo du Oiartzungo Udalbatzak. Hamar puntu aztertuko dituzte bertan. Horrela, bi gai nabarmentzen dira guztien gainetik. Alde batetik, udal larrialdietako plana onartzea erabakiko dute. Bestetik, Oiartzungo Zarataren Maparen behin betiko onarpena ere mahai gainean izango dute.
Plenoa, ohi bezala, 19:00etan hasiko da. Honakoa izango da gai zerrenda osoa:
- Aurreko batzarraldiari dagokion aktaren onarpena.
- Oiartzungo Udal larrialdietarako planaren onarpena.
- Oiartzungo Zarata Maparen behin betiko onarpena.
- UGA-3 eremuko sistema orokorren mugaketa espedienteari hasiera ematea.
- 16/17 ikasturteko Eskola Kirola, Eskola Pilota, Muittu! eta eskola ordu gaineko ekintzen koordinazio egitasmoak sustatzeko hitzarmena onartzeko erabakiari aurkeztutako berraztertze errekurtsoa.
- Haurtzaro Ikastolako Haur Hezkuntza eremuaren eraberritze lanak egiteko obra baimenagatik ordaindu beharreko zergaren hobari eskaera.
- Udal aurrekontuko 2017/2 Kreditu Aldaketa onartzea.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
