Erretiratuek eman diete hasiera sanpedroei

San Pedro bezperan danbor hotsek girotuko dute festa

Sanjoanak bukatzerako hasi dira sanpedroak, badiaren beste aldean. Egun handia da gaur San Pedron. Barrutiko festak hasi dira eta igandera bitartean atsedenik hartzeko denborarik ez da izango. Erretiratuek eman diete gaur hasiera festei, arratsean, alkateordetzako balkoitik suziria jaurtiz. Ordurako baina, festa giroan igarri zitekeen barrutian. Txikienak 18:00etan irten dira danborradan, askarian indarrak hartu eta buruhandi eta erraldoiekin lasterka aritu ondoren.  Danborradan Torrerainoko tartea egin dute lehenik, han Libia eta Kalparra traineruen aurkezpenarekin bat egiteko. Arraun denboraldiko aurkezpena eginda eta haurren danborrada bukatuta elkartu dira herritarrak txupinazoan. Eta erretiratuek suziria jaurti ondoren igo dute alkateordetzaren balkoira Lesbiana, Gay, Transgenero eta Bisexulen bandera koloretsua, Harrotasunaren Eguna ospatzeko, Esti Etxeberriaren abestiak lagunduta. Gauean, berriz, helduen danborrada bukatuta (21:30ean abituko da Pabloeneatik), Kalparrandan, (eguraldiak hala behartuta portuparrandan)  elkartuko dira herritarrak, Jabi DJak girotuta. Bou Nabarra zabalik Jaien ondorioz aparkaleku plazak murriztu dituztela eta, festak iraun bitartean Bou Nabarrako aparkalekua zabalik egongo dela iragarri du udalak. Aparkalekuaren hirugarren solairua izango da herritar eta bisitarientzat erabilgarri, eta itxita topatuz gero udaltzaingora deitzeko eskatu dute, 943 00 43 00 telefono zenbakira. Egitaraua    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.