Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Oiartzungo Zarata Mapa laster eskuragarri egongo da, behin onartuta

Ekainari dagokion plenoa egin dute; batzokian egindako pintaketengatik babesa eskaini du alkateak

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/06/29
ekaineko plenoa

Zarataren mapa aho batez onartu zuten.

Oiartzungo Udalbatzak ekaineko plenoa egin zuen atzo. Hamar puntu zituzten mahai gainean. Gai nagusietako bat Zarata Maparen behin betiko onarpena izan zen. Oiartzungo soinu iturri guztiak aztertu dituzte, eta kalitatea hobetzeko eman beharreko pausoak markatuko ditu mapa horrek. Aho batez atera zen aurrera. Horrez gain, Haurtzaro Ikastolak Haur Hezkuntzako eraikinean egin dituen obrengatik hobaria ematea adostu zuten bi talde politikoek. Izan ere, ikastola onura publikoko elkarte bezala izendatuta dago, eta tasetan hobari handia jasotzeko eskubidea dute. Diru kontuekin jarraituz, udal aurrekontuko kreditu aldaketa bat onartu zuten. Zehazki, Lintzirineko konponketen hirugarren fasea egiteko euren altxortegiko diruarekin aurre egin behar izan dio udalak, nahiz eta gero aldundiak %75 ordainduko duen. Gainera, Madalensoro pilotalekua berritzeko 800.000 euro eskatu ditu udalak. Kasu horretan ere, udalak dena ordaindu behar du aurretik, eta gero jasoko du foru erakundearen laguntza. Gainontzeko puntuak tramitezkoak izan ziren. EAJ, babes eske
pintaketak batzokian

Leonetek babesa eskaini zien jeltzaleei, pintaketak direla eta.

Azkeneko puntua, galdera-eskaerena, izan zen mamitsuena. Izan ere, EAJko zinegotziek babesa eskatu zioten udal gobernu taldeari. Orain dela egun batzuk pintaketak egin zituzten euren egoitzan, presoen egoeraren ardura egozten. Jeltzaleen izenean, Rafael Bergaretxek idatzi bat irakurri zuen. Erasotuak eta irainduak sentitu direla adierazi zuen, eta presoen egoeraren errua leporatzea akusazio gezurtia dela esan zuen. Duela hilabete ere batzokiak margoketak jasan zituela gogorarazi zuen Bergaretxek. “Erasoa dela argi eta garbi utzi nahi dugu”, jarraitu zuen, “isilarazteko zokoratzeko eta deuseztatzeko asmoz egina. Praktika ezagunak dira garai askotako historia politiko eta zibilean”. Horrela, erreserbarik gabeko babesa eskatu zuten. Udalari baliabideak eskatu zizkioten, bai euren, baita gainontzeko oiartzuarren askatasuna berma dezaten. Bukatzeko, alkatetzari galdegin zioten pintaketak borratzeko agindua eman zezan,”aurreko aldietan egin den bezala”. Jexux Leonetek eskaera jaso zutela erantzun zion, eta babesa beti eman dutela gaineratu zuen. “Ez ditugu horrelakoak konpartitzen. Errespetua merezi du edozein oiartzuarrek, batez ere herritarrek bozkatu badute”, zehaztu zuen alkateak. Presoen gaiak, aspalditik, haserreak sortzen dituela zehaztu zuen, eta badaudela haserrea adierazteko beste modu batzuk aipatu. Horrela, alkateak iragarri zuen elkarbizitzaren gaian sakonduko duten bideak prestatzen ari direla, udako oporraldia pasatzen denerako. Bide horretan, egunerokoan, pausoak ematen ari direla nabarmendu zuen Leonetek: “Uste dut ari garela normalizazio antzeko bat lortzen, baita gizartea bera ere. Baloratu beharreko gauza da hori”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.