Astelehenean Atano III.ean entrenatu ziren Oiartzungo ordezkariak.
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketaren finala jokatuko dute bihar Donostian. Oiartzungo pilotariek Azpeitikoak izango dituzte parez pare. Egungo txapeldunak dira azpeitiarrak, eta duela bi urte ere eurek eraman zuten txapela. Itzal handiko taldea da: sei aldiz irabazi dute. Oiartzunek duela lau urte lortu zuten txapela, eta 2014an finalera iritsi ziren.
Hiru partida jokatuko dituzte, maila bakoitzeko bat: kadeteena, gazteena eta seniorrena. Partidak 16:30ean hasiko dira, Gipuzkoako hiriburuko Atano III.a pilotalekuan.