Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Madalenen gosez, labeak bero

Errenteria-Orereta
Gizartea

Madalenak ospatuko dira Oreretan uztailaren 21etik 25era. Hainbat xehetasun eman ditu gaur Jai Batzordeak.

2017/06/30
Ainhoa Mariezkurrena

Errenteria-Oreretako Jai Batzordea madalenetako xehetasunekin

Hilabete eskas jaietarako, prest azaldu da Errenteria-Oreretako Jai Batzordea. Azken ukituak emateko bilerara joan aurretik argazkia atera dute eta hainbat ekintzen berri eman. Uztailaren 21etik 25era ospatuko dira Madalenak Errenteria-Oreretan. Hilabete hauetan botatako ideia guztiak batu eta programa osatzea lortu dute. Guztia auzolanean eta ilusioz egin dutela azaldu dute. 165 ekintza baino gehiago. Tartean, erakusketak, dantza, antzerkia, danborradak, lehiaketak, dastaketa gastronomikoak, kirol jarduerak eta kontzertuak egongo dira. Kontzertuen kartela aurretik iragarrita zuten arren, 20 kontzertu baino gehiago egongo direla gogorarazi dute, estilo eta publiko desberdinentzat: Ken Zazpi, Willis Drumond, La Basu, Roba Estesa, Mojinos Escocidos, Ruper Ordorika… Berritasunak Aurten txupinazoa bizitzeko aukera desberdinak proposatu dituzte. Mila koloreko txupinazo txikia egongo da 17:30ean Koldo Mitxelena plazan. Pixka bat beranduago, 18:30ean Holi festa hasiko da Gernika plazan. Betiko txupinazoa ere mantenduko da, baina gehigarri batekin: Zumardian pantaila erraldoi baten bitartez ikusi ahal izango da zuzenean udaletxeko plazan gertatzen ari ena, baita Herri Bizia webgunean ere. Txupinazioa aurretik hasiko dute festa, ordea, uztailaren 21ean bazkari herrikoia antolatu baitute. Hiru menu izango ditu: beganoa, helduena eta haurrena. Herritar oro gonbidatu nahi dute ekimen honetara. Horretarako tiketak uztailaren 7 arte eskuragarri daudela gogorarazi dute. Menu beganoaren tiketak Sindikato tabernan daude. Helduen menuarenak Reyna, Xera Gastroteka eta Aralar tabernan. Eta haurrenak Xenpelar Kulturdendan. Herritik herriarentzat “Jaiak herritik eta herriarentzat” direla azpimarratuta gozamena jarri dute oinarrizko lege: “Prestatzen gozatu dugun adina gozatuko dugu festak biziz eta herritarrek hala bizi ditzaten espero dugu: jaiak marraztuz, parte hartuz eta jai herrikoiak biziz”. Honekin batera, mezu eta deialdi bat zabaldu dute: “Jai berdinzaleagoak eraikitzen hasteko hausnarketara gonbidatu nahi zaituztegu herritar guztioi. Horretarako, animatu uztailaren 5ean 18:00etan merkatuzarrean egingo den lehen hausnarketa kolektibora”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrokĀ behar dugulako.

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Langile bat hil da Errenteria-Oreretan, aldamio batetik erorita

2022/08/09
Errenteria-Orereta
2

[Galeria] Patxadaz gozatu dute aurtengo arkumeez ere

2022/08/06
Oiartzun
3

Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera

2022/08/09
Oiartzun
4

[Bideoa eta galeria] Danbor eta barril hotsekin esnatu da Oiartzun

2022/08/06
Oiartzun
5

LAB Sindikatua: "ez dira istripuz hil, ez dira zorte txarrez hil"

2022/08/10
Errenteria-Orereta
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.