Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Sutar' eskultura, lurra eta zerua batuz

Anton Mendizabalen eskultura eta mairubaratzen mapa pasa den astean inauguratu zuten

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2017/06/30
Anton Mendizabal, 'Sutar'

Anton Mendizabal, ‘Sutar’ eskulturaren aurrean.

Oiartzunek badu, 27 urteren ondoren, cromlechak edo mairu baratzeak irudikatzen dituen eskultura. Lehendik ere bazeukan, Anton Mendizabalen Sutar eskulturak ia bederatzi urte daramatzalako hilerriaren ondoan, baina inauguratu egin dute orain. Eskultura nagusiarekin batera mairu baratzeen mapa egitea falta zen, eta horregatik hainbesteko atzerapena. Mendizabalek berak, hatzarekin, banaka-banaka seinalatu ditu inguruko tokiak: “Alde batetik, kristauen hilerria daukagu. Bestetik, Luis Peña Gantxegiren monumentua dago, fusilatutakoen omenez. Beilatokia ere hor daukagu. Eta Sutar ere badaukagu, cromlechen aipamena”. Guztiak geroari begira daude eraikita. Gaur egun, cromlech ugari aurki daitezke Oiartzunen. Pirinioetako estilokoak dira, Bretainiakoekin alderatuta, ezberdinak: “Biribilagoak dira hauek, txikiagoak, soilagoak. Badirudi Pirinioetan barreiatuta daudela; lehenengoa, Jaizkibelen, itsasoaren ondoan. Bistaz, Mediterraneora arte irits daitezke”. Mendizabalek zehaztu duenez, cromlechak toki berezietan egoten dira beti: “Ostertz zabala irudikatzen den lekuan egoten dira gehienak. Lurrari oso atxikita daude, baina baita zeruari eta ortziari ere”. Gune horiek “magiko” bezala definitu ditu eskultoreak, eta bertara gerturatzen direnak bereganatu egiten dituela ziurtatu du. “Hori bai, azalpenetan sartzean, galdu egiten gara”. Cromlechen jatorria azaltzeko adostasunik ez dago. Teoria batzuen arabera, ehorzketa eremuak ziren; beste batzuen arabera, izarren egutegia zen; eta bada ke seinaleak egiteko erabiltzen zirela esaten duenik ere. “Erabateko misterioa da”, esan du Mendizabalek. “Eta sentitu egin behar dira. Sentipen hori hilerrira ekarri dugu, eta gune berezia da hau”. Cromlech asko dituen ingurua izanik, Oiartzungo Udalak horiei buruzko lan bat egin zezala eskatu zion Mendizabali. Plangintza didaktiko eta artistikoa osatu zuen eskultoreak, sustraiak ahaztu gabe. Cromlech bakoitzaren ondoan eskultura bat jartzea zen hasierako asmoa. Hainbat figura aurkeztu zituen hurrengo urtean, eta horietatik bi egin zituzten. Hala ere, kokaleku ezberdinetan daude egun: bat Nafarroako Altzuza herrian dago; eta bestea, Donostiako Errekalde auzoko beilatokian. Izan ere, aitortu duenez, ez zeukan oso argi mendian eskulturak jartze hori. 1995ean, baina, proiektuarekin zerikusirik ez zuen bide bat ireki zuten: Zarauzko Udalak Jorge Oteizaren omenez eskultura bat jartzeko lehiaketa antolatu zuen. “Cromlechari buruzko poetika bat sortu zuen Oteizak, eta, lehenagotik ezagutzen nuenez, proposamena aurkeztu nion: Zutar eskulturarena”, gogorarazi du Mendizabalek. Oteizari asko gustatu zitzaion cromlecha eta zutarria biltzen zituen eskultura hura, eta z letra s letrarekin aldatzeko aholkua eman zion: “Sua goraka joaten dela esan zidan, eta, horregatik, Sutar izena jartzeko”. Inork hala eskatu gabe, Oteizak berak esan zuen epaimahaiburu izango zela. “Epaimahai baten aurrean hitz egiteko aukera edukiko genuela esan zigun, berak ez zuelako inoiz eduki. Bizi zen plaza haren maketa egiteko eskatu zuen, eta gure eskulturaren maketa eraman beharra geneukan, plazan non kokatu behar zen azalduz, eta arrazoiak emanez”. Banaka sartu ziren sei finalistak, eta Mendizabalek gogoan du kanpotik oihu asko entzuten zela. “Hirugarren txandan sartu nintzen ni”. Hasteko eskatu zion epaimahaikide batek. “Baina Oteizak berak esan zidan: ‘Ez esan ezer! Eskulturak berak hitz egin behar du!’. Kontraesan askoko gizona zen”, zehaztu du Mendizabalek. Azkenean, berdinduta gelditu ziren sei finalistak. Kontaketan etena egin du Mendizabalek, eta Oteizaren mitoari buruzko zehaztapen bat egin nahi izan du: “Jainkoaren hitza balitz bezala hartzen zen hark esaten zuena. Oteiza irakurri egin behar zen, eta esaten zuena interpretatu. Izugarrizko kontraesanak zeuzkan, baina gauza interesgarriak ere bai. Horien bila joan behar da”. Oteizaren eskaera zuzena Bost urte geroago, 1999an, Jose Luis Zumetaren Gernika estreinatu zuten Mendizabalen lokalean, Pagoarten. Oteizak berriz ikusi zuen Sutar eskulturaren maketa, eta, Oiartzun cromlechen lurraldea zela probestuz, eskultura hura neurri handian egin beharra zeukatela iradoki zion. Alkatearekin hitz egiteko esan zion Oteizak Mendizabali. Horrela, 2003an aurkeztu zuen proiektu berria, Done Eztebe eliza ondoko hilerri zaharrean jartzeko. Udalak aho batez onartu zuen proiektua. 2007an, baina, beste itzulinguru bat eman zuen aspaldiko proiektuak: toki horrek beste erabilpen bat izango zuen. Kontuak kontu, 2008an ados jarri ziren, eta behin betiko kokalekua finkatu zuten: gaur egungo hilerria. Urte hartako abenduaren 26an jarri zuten Sutar eskultura bertan, Oteiza jaio zeneko mendeurren urtean. Proiektua bukatzeko, baina, Oiartzungo mairu baratzeen mapa jasoko zuen eskultura falta zen. “Ez nuen nahi mendietan egoten diren mahai arrunt horietako bat: cromlechen zirkunferentzia irudikatu nahi nuen, eta Oiartzungo mairu baratze altuenera —Arritxulagainara— begira dago xafla”. Mairu baratzeetara joateko gonbidapena egitea da helburua. Ez zuen irabazi Zarauzko lehiaketa: “Baina bizitzan garaipen bihurtzen da porrota zela uste zenuen hura. Horri eskerrak, hemen dago eskultura. Bestela, plaza hartan egongo zen, ezkutuan, itota. Zorte ikaragarria izan nuen lehiaketa hura ez irabazita”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.