Xanistebanetako hesietan lan egiteko izen emate epea irekiko dute
Uztailaren 3tik 17ra
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, xanistebanetan hesien zaintzan lan egiteko lan poltsan izena emateko zabalduko dute datorren astelehenean. Uztailaren 17ra arte eman ahal daiteke izena.
Baldintzak euskaraz jakitea eta adin nagusikoa izatea da. Oiartzuarra izatea lehenetsiko dute.
Udaletxeko harreratik pasatu beharko dute interesatuek, eta NAN agiria aurkeztu. Guztira hamabost lanpostu sortuko dituzte egun horietarako. Langileak zozketa bidez hautatuko dituzte.