‘Lana’ antzezlana kalera eramango dute.
Batzuek ikasturtea bukatuko dute, eta beste batzuek bukatzear dute. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak ikasturtea bukatzeko antzezlan bat antolatu du datorren ostiral arratsalderako.
Pez Limbo Gasteizko antzerki konpainia gonbidatu dute, eta
Lana antzezlana eskainiko dute. Aurreko emanaldiak aterpean eta ordaintzen izan arren, ostiralekoa kalean izango da. Eta dohainik, gainera. Begoña izeneko jostun batek eta Eduardo izeneko txorroskileroak dira antzezlaneko protagonistak. Antzerkia, dantza eta txotxongiloak nahasten dituzte lan horretan.
Emanaldia 19:30ean hasiko da, Done Eztebe plazan. Pez Limbo taldea Metrokoadroka Oiartzun eta Errenteria-Oreretako kolektiboarekin elkarlanean aritu da. Esaterako, aurten estreinatu duten
Miss Karaoke antzezlana elkarren artean egin dute.