Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioaren zutabeak eraikita

Gazteek emantzipatzeko duten arazoari aurre egiteko abiatu zen Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioa deituriko proiektua. Prozesuaren ondorioak eta hartuko dituen bide berriak aurkeztuko dituzte bihar (uztailak 5).

Proiektuan egindako saio parte hartzaileetako bat

Gazteek emantzipatzeko duten arazoari aurre egiteko abiatu zen Gazteentzako Etxebizitza Komunitarioa deituriko proiektua. Hainbat saio eta kezka trukatu ostean, oinarria hartu du eta aurkezpena egingo dute bihar (uztailak 5). Hartutako erabakiak eta hartuko diren bide berriak aurkeztuko dituzte. Holanda, Danimarka edo Kataluniako esperientzietatik baliatu dira Gazteentzako Etxebitzita Komunitarioa proiektua gauzatzeko. Pasa den martxoaren 10ean egin zen lehen saioa, etxebizitza komunitarioaz jakiteko. Bertan Bartzelonako Sans auzoko La Borda fundazioko kideak egon ziren, baita Irati Mogollon Gonzalez ikerlari lezoarra ere. Beste askoren artean, galdera hauen bueltan jardun ziren: Zergatik gazteentzat? Eta zergatik komunitarioa?. “Gazteak direlako emantzipatzeko zailtasun handiena dutenak eta espazio indibidualez gain, konpartituko diren espazioak izango dituelako”, erantzun dute.
Eraikina udalak jarriko duela aurreratu dute eta behar diren moldaketak egiteko aurrekontua ere bai. Bihar, uztailak 5, etxearen sorkuntzaren irizpideak, elkarbizitza arauak eta hitz egindako guztiaren ondorioak aurkeztuko dituzte 18:00etatik 19:00etara Merkatuzarren. baita hemendik aurrerakoa ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.