Gabierrotako suziria lehertzear

Uztailaren 14tik 16ra ospatuko dira Gabierrota auzoko jaiak. Hemen egitaraua.

Gabierrotako jaiak Eskuartean da Gabierrota auzoko jaien egitaraua. Uztailaren 14tik 16ra zabalduko dituzte auzoko ateak auzokide zein bisitarientzat. Hori bai, hurbiltzen den orok zapi berdea jantzita eta “isilik ez egoteko asmoa” ekarri beharko ditu, hala proposatu du Gabierrotako auzo elkarteak. Alaitasun une hauengatik partaide diren guztiei eskerrak emateko ere aprobetxatu dute. Ostirala, 14 09:00 – 2024.urteko jaiak prestatzeko bilera. 10:00 – Txupitxiki eta jaien hasiera 11:00 – Haurrentzako jolasak 16:30 – Apar festa 18:00 – Askaria 18:30 – Blankotxo pailazoa 20:00 – Txupinathon + Bi-Errota Elkarteari omenaldia + Kilkerband Txaranga 21:00 – Ekitaldi gastronomikoa 23:00 – Kontzertuak: Gabi rock 17, Corazones Electricon eta Hyronika Larunbata 15 10:00 – Buruhandiak 10:30 – 3X3 Txapelketa 11:00 – Altxorraren bila haurrentzat 13:00 – Bermut musikala + Kilkerband txaranga 14:30 – Paella jana 17:00 – Apar festa eta buruhandiak 17:30 – Playstation lehiaketa 18:00 – Kale antzerkia: A cal y canto 19:30 – Zumbathon 22:30 – Kioen arteko guda 22:30-05:00 – Diskoteka mugikorra 23:00 – Danborrada 23:30 – Zezensuzkoa Igandea 16 07:00 – Diana 11:00 – Toka eta bote txapelketa 12:00 – Haur danborrada 14:00 – Bazkari herrikoia 17:00 – Munduko XXVVII. mus txapeleta 18:00 – Dantza modernoa 19:30 -Eureka eta azken traka  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.