Euskalgintza arloan, datozen bi urteetan lehentasun izango diren jarduerak azalduko dituzte
Arnasgune tailerrean ondorioztatutakoarekin hainbat iniziatiba jarriko dituzte martxan.
Oiartzungo Udalak eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak herriko eragileei eta euskaltzaleei deia luzatu die. Datorren ostegunean, hilak 13, bilera egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan.
Euskalgintzaren arloan datozen bi urtetan egingo dituzten lehentasunezko jarduerak aurkeztuko dituzte.
Euskararen erabilerak izan duen garapenak sortutako kezka oinarri hartuta, hainbat iniziatiba abiaraziko dituzte. UEMAk antolatutako
euskararen arnasgune tailerrean ateratako ondorioekin, lan talde batek jarduera batzuk antolatu ditu.
Horrela, Oarsoarrak egitasmoak eman dituen euskara aktibazioaren aldeko pausoak azalduko dituzte. Eskualdeko udalerrietako egoera ezberdinak dira, eta diagnosia eginda, Oiartzunen Konpromisetik Aritzera iniziatiba antolatu dute. Abenduan jarriko dute martxan.
Euskararekin interesa duen edonork har dezake parte hilaren 13ko bileran. 19:00etan hasiko da.