"Entzun, arren, San Fermin..."
Festetako egun handian hamaika ekitaldi aukeran Antxon
Uztailak zazpi ditu. San fermin Eguna. Gorriz markatuta eguna antxotar guztientzat. Eta igarriko da kalean, goiz goizetik.
Saltseroen konpartsak urteroko zita du gaur, barrutiko txoko guztiak alaitzeko. Eta horiez gain, nafar jotak, haurren eta helduen danborrada, herri kirolen erakaustaldia… San Fermin Eguneko klasikoak dira guztiak. Baina badira askoz gehiago. Ikus guztiak egitarauan. Bada zer hautatu.
Prebentzioa
Ostirala izanik jendetza espero da gaur barrutian, eta gauean, batez ere gazte jendea. Pasaiako Udalak haien artean prebentzio landu nahian, testing programa abiatu du aurten, festetan drogaren kontsumoen arriskuak murriztu asmoz.
Ai Laket elkarteaerekin elkarlanean, droga eta sexu seguruari buruzko materiala banatuko dute, informazio pertsonalizatua eskainiz.
Antxon, Ibaiondon izango dira Ai Laket elkartekoak, bihar, 00:00etatik 03:00etara.
