Madalenetako txupinazoa balkoitik ikusi nahi?
Errenteriako Udalak uztailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko aukera emango die 10 pertsonari.
Errenteriako Udalak uztailaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan, txupinazoa udaletxeko balkoitik ikusteko aukera emango die 10 pertsonari.
Uztailaren 14 bitartean alkatetza@errenteria.eus helbidera emaila idazten duten guztiak edo 943 44 96 11 telefono zenbakira deitzen dutenak zozketa batean sartuko dira. 5 sarrera bikoitz dira zozketatuko direnak. Izen-abizenak eta telefonoa dira bidali edo esan beharreko datuak.

