Elhuyar Oarsoaldeko udalerrietako jaiak aztertzen ari da genero ikuspuntutik, berauek "parekideagoak eta berdinzaleagoak" izateko helburuarekin. Herrika lantzen ari dira, bakoitzean bere jaiak landuz herritarrekin batera. Lehen hausnarketa kolektiboa egin zuten asteazkenean, hilak 5, Errenteria-Oreretan.
Jai parekideagoak sustatzeko lehen hausnarketa saioa
Elhuyar Oarsoaldeko udalerrietako j
aiak aztertzen ari da genero ikuspuntutik, berauek “parekideagoak eta berdinzaleagoak” izateko helburuarekin. Herrika lantzen ari dira, bakoitzean bere jaiak landuz herritarrekin batera. Lehen hausnarketa kolektiboa egin zuten asteazkenean, hilak 5, Errenteria-Oreretan.
10 bat pertsonek parte hartu zuten jai parekideago eta berdinzaleagoak izateko prozesuko lehen ekitaldi honetan. Bertan, Madalenak, Sagardo eguna eta Ihauteri jaien inguruan jardun zirela kontatu digu bertaratu zen batek. Bereziki antolaketa modua, ekitaldiak eta indarkeria matxista hartu zituzten kontuan asteazkeneko saioan. Guztiak begirada feministatik.
Jai bakoitza aztertu eta baloratzeaz gain, dituzten aukera eta hutsuneak mahaigaineratu zituzten talde txikietan eta ondorioak konpartitu zituzten. Ideia asko atera zirela adierazi dute parte hartzaileek, interesgarria izan zela eta eztabaida piztu zela. Madalenetatik haragoko jaiak ere kontuan hartzea positiboki baloratu dute. Laster izango da bigarren saioa.