Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Sanferminetan gozatzeko ideia zaparrada

Atzo hasi, eta astelehenean, hilaren 10ean, amaituko dira Pasai Antxoko sanferminak. Bost egun hauetan interes eta gustu guztietarako tartea egongo da, egun bakoitzeko ia ordu guztietan. Hona hemen aukera desberdin batzuk.

Ainhoa Mariezkurrena
Pasaia
2017/07/07
Atzo hasi, eta astelehenean, hilaren 10ean, amaituko dira Pasai Antxoko sanferminak. Bost egun hauetan interes eta gustu guztietarako tartea egongo da, egun bakoitzeko ia ordu guztietan. Hona hemen aukera desberdin batzuk. 1- TOPAgunea. Zumardian ipintzen den txosna guneari deitzen zaio, elkarlanean antolatzen dituzte hainbat eragilek bertakoak. Ekitaldi berezienen artean gaurko play-back lehiaketa aurki daiteke: musika talde eta abeslari ezagunak imitatzeko jolas lotsagabea izango da. Iaz arrakasta handia izan zuen. Bestalde, azken egunean, bazkaria eskaintzen dute : parrillada. Bertara hurbiltzen den orok unean sukaldatzen dena jateko aukera izango du, borondatearen truke. Ondoren kantaldia dago. Beste ekintzen artean honakoak daude: sardinada, kontzertuak, DJ ibiltaria, eguneroko erronka jolasak, gosaria, gaupaseroen argazki handia. Ez galtzeko moduko egitarau da. 2- Euskal jaia. Euskal jaiak hartuko du sanferminetako larunbata. Baserritarrez edo arrantzalez janzteko deia zabalduta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Goizean familien arteko jolasak, buruhandi eta erraldoiak eta herri bazkaria izango dira. Arratsaldean, berriz, Burrumba elektrotxaranga, muxikoak eta bertsolariak azokan: Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin eta Sustrai Colinarekin. Gauean, ordea, kontzertuak egongo dira TOPAgunean: La Jodedera, NAU eta Ezten Giroren erromeria. 3- Danborradak. Aurten ere protagonismo handia izango dute danborradek. Hiru desberdin aterako dira Antxotik zehar. Alde batetik, haurren danborrada gaur arratsaldean aterako da, San Egunarekin ohikoa denez. Bestetik, gaur gauerdian, beteranoena irtengo da Luzuriagatik herri osoa zeharkatzeko. Eta, azkenik, biharko arratsalde amaiera aldean (20:30ean hasiko da), Basari Elkarteak beteko du danborraden bolada sanferminetan. 4- Pocheri omenaldia. Aurten ere, boxeo-gaua egingo dute Ibaiondo pilotalekuan, etzi 19:30ean. Aurten omenaldia egingo diote Jose Mari Rey Poche boxeolari izandakoari. Urteetan Antxon bizi izan zen eta Pasaia Kirol Elkarteko entrenatzailea ere izatera iritsi zen. Boxeo ikuskizunaren bitartean izango da hau. Sarrerak 12 euro balio ditu eta Paco Bueno kiroldegian eskura daitezke. Egunekoak bertan hartu ahal izango dira 15 euroren truke. Haurrentzat 5 eurotan daude. 5- Gazte Eguna. Gazte Asanbladak antolatu du aurten ere Gazte Eguna. Etzi, beraz, gazteak izango dira protagonista. 12:00etan muntaketarako deialdia zabaldu dute, ondoren izango den bazkaria eta beharrezko baliabideak denon artean prestatzeko. Bazkaria 14:00etan izango da Zumardian eta bazkalosteak luze joko duela dirudi: jaso ostean jolasak egingo dituzte bertan, eta ondoren herriko kaleetatik mugituko dira Zarata 18 elektrotxarangarekin. Gauean DJa izango da TOPAgunean, baina hori baino lehen alpargata jaurtiketa lehiaketa egingo dute. Nork botako du urrunago alpargata? Hori ikusteko dago. 6- Haurrentzako eskaintza. Haurrek aukera asko dituzte ongi pasatzeko. Gaur goizean haurrentzako bigantxak egoteaz gain, pala txapelketan parte hartzeko aukera dute, eta arratsaldean danborradan ateratzekoa. Bihar arrantza txapelketa egongo da eta beste hainbeste jolas Kupeldegin. Azken egunean, Azken eguzkilorea antzerkia ikus ahal izango dute Zumardian, eta tailer batzuetan parte hartzeko aukera ere izango dute. Gauean zezensuzkoan korri egin, eta Gaixoa ni kantatuz goitik behera busti ahal izango dira. 7- Kampsak 25 urte. Eraikin bat baino gehiago da Kampsa: okupazioa, musika, skatea eta ingurugiro post-nuklearrak lantzen dituen proiektua da. Aurten 25 urte bete ditu eta jaietarako ekitaldiak antolatu dituzte. Skate parkea irekia dela gogoraraziz, herritarrak bertaratzea animatudituzte. Bihar, irristaketa erakustaldia eta parke irekia egongo dira. Ondoren, Herena, Nor Man, Paniko, eta Lumaren kontzertuak egongo dira Molinao bidean. 8- Kontzertuak. Zuzeneko eskaintza musikala egunero egongo da, hemen eta han. Gaur Tarantella orkestra Zumardian, DJ ibiltaria kaleetan zehar eta Karlos DJ azokan. Bihar, Kampsako kontzertuez gain, DJ Karlos egongo da azokan eta La Jodedera, Nau eta Ezten Giro erromeria TOPAgunean. Etzi, Rockalean eta Zarata 18 elektrotxaranga kaleetan zehar eta gauean DJ Karlos azokan eta DJ Elepunto TOPAgunean. Astelehenean, Andoni Oilokiegi bakarlaria arituko da bazkalostean. Egitarau guztia hemen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.