[Galeria] Haurrek gehiago nahi dute
Gauerdian agurtuko dituzte antxotarrek festak, 'Gaixoa ni' abestuz; bien bitartean atsedenik ez da.
Eguna triste esnatu den arren, Antxon, festarako gogoa zapuztuko duenik ez da. Haurren Eguna da gaur, eta txikienek goizetik ari dira kalez kale, beren egunaz gozatzen. Xake txapelketa, buruhandi eta erraldoiak, eta haurren bazkaria. Desfilea izan ezik, egitarauan aurreikusitako guztia ospatu dute, eta oraindik ere badute non galdu. Gaur arratsaldean antzerkia antolatu dute txikienentzat, Patata Tropikalaren Eguzkilorea, eta ondoren jolasak eta tailerrak izango dituzte aukeran. Erraldoiak eta buruhandiak ere irtengo dira azken aldiz, 19:00etan. Gautxori Txarangarekin bigantxetarantz irten aurreko ekitaldiak izango dira. Helduak eta ez hain gazteak, bien bitartean, gaur marmitako jatean elkartu dira. Desafiyuan prestatutako marmitakoa da, kuadrillen arteko lehian. Erretiratuak, azkenik, Axular plazan dute festa. Lehenbizi bazkariak, eta ondoren DJ Karlosek girotutako dantzaldian. Komeni da ondo jatea eta indarrak biltzea, zezen suzkoa eta Gaixoa ni bitartean, oraindik ere luze joko duelako arratsaldeak.